Bilatu
 
Buscar
 

Idioma:

  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK

Deskribapena

86 babes ofizialeko etxebizitza.

- 2 logelako 4 etxebizitza, 3 mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituak.
- 3 logelako 80 etxebizitza.
-4 logelako 2 etxebizitza.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • Azalera-eskubidean.

Prezioak

130.950 eta 171.750 bitartean (%10)BEZa barne, garaje eta ganbara barne.

Esleipena - Merkaturatzea

Eskriturak eginda eta entregatuta dauden etxebizitzak.

Obraren egoera

Bukatuta

Aurreikusitako entrega-eguna

2011ko uztailean

Esp. Zbk

EB-0809/06-LC

Ziurtapen energetikoa

Lortutako kalifikazioa: B.
Proiektuak duten batez besteko energia primarioaren kontsumo-koefizientea %61ekoa dela jotzen da, Arandia hertsiki beteko lukeen ezaugarri bereko proiektu baten kontsumoarekin alderatuta.

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
LKS Ingenieria

Obra-zuzendaritza:
LKS Ingenieria

Enpresa etxegilea:
Brues - Fernandez

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
Bistako adreiluzko kanpoko fatxadak, harri-zuntzezko isolamenduarekin.

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
Aluminio zuriko kanpoko arotzeria, zubi termikoaren hausturarekin.
Aluminio lakatuzko pertsianak.
Arropa-esekitokien babesa aluminiozko profilaren gaineko aluminio lakatuzko lamekin.
Beira bikoitzak.

Barruko arotz-lanak:
Block motako barruko arotzeria etxebizitzan, zur-koloreko akabera leunarekin.
Beira egongelako eta sukaldeko ateetan.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
Portzelanazko gres-baldosazko zorua sukaldean eta bainugeletan, eta oholtza mugikorra etxebizitzaren gainerakoan.
Zeramikazko azuleju-estaldura sukaldeko eta bainugeletako hormetan, eta pintura plastiko zimurra etxebizitzaren gainerako hormetan.  Igeltsuzko xaflez estalitako metalezko egitura duten barne-tabikeak.

Sukaldea:
Altzari altu eta baxuekin eta etxetresna elektrikoekin hornitutako sukaldea.

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
Eguzki-energia termikoko sistema.
Altzairu-xaflazko erradiadoreak.
3-6 Blokeak:Gas naturaleko galdara indibiduala arropa-esekitokiaren aldean. 9-10 Blokeak: Gas naturaleko galdara zentralizatua sotoko solairuan, kontsumo indibidualizatuen kontrolarekin.

Tresna sanitarioak:
Portzelana beiraztatuzko aparatu sanitario zuriak bainugeletan; esmalteztatutako altzairu-xaflazko bainuontziak eta dutxa-platerak.  Palanka-txorrota.

Elektrizitatea eta telefonia:
Oinarrizko elektrifikazio-maila ipiniko da.
2 logelako etxebizitzetan, telebista- eta telefono-harguneak ipiniko dira egongelan eta logela batean; 3 logelako etxebizitzetan, berriz, egongelan eta bi logelatan.

Igogailua:
Igogailua garajeraino.

Bizkaiko Bezeroari harrera egiteko bulegoa

Trenbideko Etorbidea, 38, beheko solairua. 48012. Bilbao.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta