Bilatu
 
  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK

Deskribapena

208 babes ofizialeko etxebizitza eta 128 babes ofizialeko etxebizitza.

- 2 logelako 119 etxebizitza.
- 3 logelako 217 etxebizitza.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • Azalera-eskubidean.

Prezioak

110.415€ eta 141.224€ bitartean gehi BEZ, garaje eta ganbara barne.

Esleipena - Merkaturatzea

Ez dago etxebizitzarik.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

2011ko abenduan.

Esp. Zbk

EB1-0255/07-LC-000. EB1-0256/07-LC-000.

Ziurtapen energetikoa

Eraikinaren energia-kalifikazioa etiketa-Eraikin amaitua:

- Energia primarioko kontsumoa. Lortutako kalifikazioa: C

- CO₂ igorpenak. Lortutako kalifikazioa: B

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
ITAU- Sergio Garcia , Lourdes Gomez, Aitor Ubis, Amado Ubis.

Obra-zuzendaritza:
ITAU- Sergio Garcia , Lourdes Gomez, Aitor Ubis, Amado Ubis.

Enpresa etxegilea:
Amenabar-Exbasa.

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
• Kalerako fatxada: mortero akrilikozko estaldura, COTETERM motakoa.
• Barne-urbanizaziorako fatxada: fatxada aireztatua, FAVETON motako plaka zeramiko gorriekin edo laranja kolorekoekin.
• Fatxadaren isolamendua: harri-zuntzezko panelak.

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
• Aluminio lakatu gris antrazita koloreko kanpo-arotzeria, zubi termikoaren hausturarekin.  Iluntzeko sistema logeletan: barneko ehun-pertsiana bilgarri opakua aluminiozko kutxarekin.
• Beira bikoitzeko kristalak.  Esekitokiak beira zeharrargitsuarekin babestea.
• Terrazetako karelak segurtasun-beirarekin.

Barruko arotz-lanak:
• Segurtasuneko sarrera-atea.
• Etxebizitzaren barne-arotzeria haritz-egurrean xaflatutako taula trinkozkoa.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
• Etxebizitzaren zorua haritz-egurrezko parketarekin. Sukaldeko eta bainu-gelako lurra gris ilun koloreko gres-baldosekin. Esekitoki eta balkoietan gres ez-labaingarria.
• Etxebizitzaren hormak pintura plastiko lisoarekin eta sukaldeko hormak kolore zurian (sukalde-altzarien horma gris ilun kolorean) eta kolore zuriko zeramika-baldosekin estalitako hormak bainugeletan (hormetako bat koloretan).
• Igeltsuzko xaflez estalitako metalezko egitura duten barne-tabikeak.

Sukaldea:
• Altzari altu eta baxuekin eta A klaseko kolore zuriko etxetresna elektrikoekin (garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramikako plaka eta labea) hornitutako sukaldea.

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
• Gas naturaleko galdara zentralizatua, kontsumo indibidualizatuko kontrolarekin.
• Ur bero sanitarioa aurrez berotzeko eguzki-plaken sistema, eraikinaren estalkian kokatua.
• Altzairu-xaflazko erradiadoreak

Tresna sanitarioak:
• Portzelana beiraztatuzko ontziak bainugelan; altzairuzko xafla esmalteztatua duten bainuontzi eta dutxa-platerak.
• Palanka-txorrota.

Elektrizitatea eta telefonia:
• Tentsio baxuko elektrotekniari buruzko araudia.
• 2 logelako etxebizitzek egongelan eta logela nagusian dituzte TBko eta telefoniako harguneak.
• 3 logelako etxebizitzek egongelan, sukaldean eta logela nagusian dituzte TBko eta telefoniako harguneak.

Igogailua:
• Igogailua garajeraino. Minusbaliatuentzako egokitua. 8 lagunentzako edukiera.

Informazio gehiago:
• Gurpil-aulkitik irits daitekeen bideo-atezain automatikoa.

Arabako Herritarrei Arreta Emateko bulegoa

Gamarrako Atea, 1A - Beheko solairua (El Boulevard Eraikina - sarrera Zaramagatik). 01013. Vitoria-Gasteiz.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta