Bilatu
 
  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK

Deskribapena

101 babes ofizialeko etxebizitza.

- 2 logelako 57 etxebizitza, 5 mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituak.
- 3 logelako 49 etxebizitza.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • Azalera-eskubidean.

Prezioak

Lurrazala Prezioa
Logela kopurua Gutxieneko Gehieneko Gutxieneko Gehieneko Egokitua
2 61,35 m2 - 100.150 € 127.200 € Ez
3 74,08 m2 - 135.100 € 137.700 € Ez

** Mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta
** * BEZ barne (10%)

(1) Argitaratutako datuak informazioa emateko baino ez dira eta VISESArekiko kontratu eta betebehar izaerarik ez du.

Esleipena - Merkaturatzea

Eskriturak eginda eta entregatuta dauden etxebizitzak.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

2012ko azaroan

Esp. Zbk

EB2-0154-08-LC-000. EB2-0155-08-LC-000. EB2-0156-08-LC-000.

Ziurtapen energetikoa

Lortutako kalifikazioa: B

Proiektuak duten batez besteko energia primarioaren kontsumo-koefizientea %60ekoa dela jotzen da, Arandia hertsiki beteko lukeen ezaugarri bereko proiektu baten kontsumoarekin alderatuta.

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
Cooperactiva - Miguel Gutierrez.

Obra-zuzendaritza:
Cooperactiva - Miguel Gutierrez.

Enpresa etxegilea:
Galdiano.

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
• Zeramikazko atalez osatutako fatxada aireztatua, aluminiozko perfileriaren gainean.
• Barne-patiorako fatxada zarpiatua eta pintatua.
• Termobuztin-bloke eta harri-zuntz bidezko isolamendua fatxadan.

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
• Aluminiozko kanpo-arotzeria, zubi termikoaren hausturarekin.
• Beira bikoitzeko kristalak.
• Aluminiozko pertsianak.
• Aluminiozko eta beira zeharrargitsuzko babesak esekitokietan.

Barruko arotz-lanak:
• Segurtasuneko sarrera-atea.
• Kolore argiko akabera etxebizitzaren barneko arotzerian.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
• Etxebizitzen zoruek egurrezko parketa (C3 eta C4B partzelak).
Etxebizitzaren zorua gres baldosekin (C4A partzela).
• Zoru irriztagaitzeko gres baldosa sukaldean eta komunetan eta bainugeletan.
• Pintura plastikoa etxebizitzako hormetan. Sukaldeko eta bainugeletako hormak baldosa zeramikoarekin alikatatuak.
• Igeltsuzko xaflez estalitako metalezko egitura duten barne-tabikeak.

Sukaldea:
• Altzari altu eta baxuekin eta A klaseko etxetresna elektrikoekin (garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramikako plaka eta labea) hornitutako sukaldea.

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
• Gas naturaleko galdara indibiduala.
• Ur bero sanitarioa aurrez berotzeko eguzki-plaken sistema, eraikinaren estalkian kokatua.
• Altzairu-xaflazko erradiadoreak.

Tresna sanitarioak:
• Portzelana beiraztatuzko aparatu sanitarioak bainugeletan; esmalteztatutako altzairu-xaflazko bainuontziak eta dutxa-platerak.
• Kontsumoa murrizteko mekanismoa duen komun-ontzia.
• Aginte bakarreko txorrotak, kontsumoa murrizteko difusoreekin.

Elektrizitatea eta telefonia:
• Behe-tentsioko erregelamendu elektronikoaren arabera.
• 2 logelako etxebizitzek egongelan eta 2 logeletan dituzte TBko eta telefoniako harguneak.
3 logelako etxebizitzek egongelan eta 2 logelatan dituzte TBko eta telefoniako harguneak.

Igogailua:
• Igogailua garajeraino. Minusbaliatuentzat egokitua. 8 lagunentzako edukiera.

Informazio gehiago:
• Bideo-atezain automatikoa

Bizkaiko Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa

Trenbideko Etorbidea, 38, beheko solairua. 48012. Bilbao.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta