Bilatu
 
  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK

Deskribapena

144 babes ofizialeko etxebizitza.

- 2 logeladun 42 etxebizitza.
- 3 logeladun 102 etxebizitza.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • Azalera-eskubidean.

Prezioak

2 logela: 145.100 -tik 148.600 arte.
3 logela: 147.500 -tik 151.600 arte.
Garaje eta trasteleku barne. (%10 BEZ barne))

Esleipena - Merkaturatzea

Ez dago etxebizitzarik.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

2014ko abenduan.

Esp. Zbk

EB2-1568/10-LC-000.

Ziurtapen energetikoa

Eraikinaren energia-kalifikazioa etiketa: B

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
Euskaltym

Obra-zuzendaritza:
Euskaltym

Enpresa etxegilea:
Exbasa Obras y Servicio S.L.

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
Kanpoko fatxada aireztatua, aluminio anodizatuzko panelez egindako akaberaduna (laua eta zulatua).
Erretxina termogogortuzko panelak beheko solairuan.
Barruko fatxadan, geruza bakarreko estaldura, coteterm motakoa.
Fatxadaren isolamendua zuntz mineralezkoa

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
Kanpoko arotzeria aluminio anodizatuzkoa, zubi termikoaren haustura duena.
Beira bikoitzeko kristalak.
Aluminiozko xaflazko pertsianak, jaurtitako isolamenduaz eta kit gisako kutxaz, etxeko gela guztietan.
Esekitokien babesa aluminio anodizatuzko panelez egindakoa.

Barruko arotz-lanak:
Sarrerako segurtasun atea.
Etxebizitza barruko arotzeria zur gainxaflatuz egina (block motakoa), kolore argiko akaberaduna.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
Etxebizitza kolore argiko zur xaflatuzkoa, sukaldeko, komuneko eta bainugelako zorua baldosa zeramikozkoa.
Etxeko hormak pintura plastikoz pintatuak. Sukaldeko eta bainugelako hormak baldosa zeramikoz alikatatuak.
Etxebizitza barruan igeltsu laminatuzko plakaz egindako trenkadak, egitura metalikoaren gainean.

Sukaldea:
Sukaldea, goiko eta beheko altzariz hornitua eta A motako etxetresna elektrikoak dituena (Garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramikazko plaka eta labea).

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
Gas naturalezko galdarak dituen sistema zentralizatua, galdara gela nagusian kokatua.
Kogenerazio sistema, energia sortzeko.
Altzairu txapazko panela duten berogailuak.

Tresna sanitarioak:
Bainugelako tresna sanitarioak portzelana beiraztatuz eginak.
Bainu-ontziak eta dutxa-platerak altzairu txapa esmaltatuzkoak. Kontsumoa gutxitzeko mekanismoa duen komuna. Aginte bakarreko txorrotak, kontsumoa gutxitzeko difusorea dutenak.

Elektrizitatea eta telefonia:
Behe-Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera.
2 logelako etxebizitzetan TB eta telefonia hartuneak daude egongelan eta logela batean. 3 logelako etxebizitzetan TB eta telefonia hartuneak daude egongelan eta 2 logelatan.

Igogailua:
Igogailua garajeraino. Minusbaliatuentzako prestatuta.
8 pertsona sartzeko lekua.

Informazio gehiago:
Bideo-atezain automatikoa.
Berokuntza sistemari laguntzeko kogenarazio sistema, komunitateari etekin ekonomikoa dakarkion energia elektrikoa sortzen duena.

Bizkaiko Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa

Trenbideko Etorbidea, 38, beheko solairua. 48012. Bilbao.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta