Bilatu
 
  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK

Deskribapena

60 babes ofizialeko etxebizitza.

- 2 logelako 10 etxebizitza.
- 3 logelako 50 etexebizitza.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • Azalera-eskubidean.

Prezioak

Lurrazala Prezioa
Logela kopurua Gutxieneko Gehieneko Gutxieneko Gehieneko Egokitua
3 82,45 m2 - 169.600 € - Ez

** Mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta
** * BEZ barne (10%)

(1) Argitaratutako datuak informazioa emateko baino ez dira eta VISESArekiko kontratu eta betebehar izaerarik ez du.

Esleipena - Merkaturatzea

Eskriturak eginda eta entregatuta dauden etxebizitzak.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

2016ko otsailean.

Esp. Zbk

EB2-1265/10-LC-000.

Ziurtapen energetikoa

Eraikinaren energia-kalifikazioa etiketa: B

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
Abar Ache UTE.

Obra-zuzendaritza:
Abar Ache UTE.

Enpresa etxegilea:
Jaureguizar Promoción y Gestión Inmobiliaria S.L.

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
• Erresistentzia handiko mortero-panelez egindako fatxada aireztatua eta zuntz mineralezko isolamendua.
• Fatxaden barnealdeko estaldura azta erdiko adreilu zulatuz egina eta barnealdeko akabera kartoi-igeltsuzko panelezkoa eta zuntz mineralez isolatua.
• Patioetara ematen duen fatxadan hormigoi armatuzko pantaila, eta kanpoaldea tonu ezberdinetako zeramika beiraztatuz estalia.

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
• Kanpoko arotzeria aluminio anodizatuzkoa, zubi termikoaren haustura duena. Ardatz aldagarriko leihoak egongelan.
• Aluminiozko xafladun pertsianak, jaurtitako isolamenduaz eta kit gisako kutxaz, etxeko gela guztietan.
• Beira bikoitzeko kristalak.

Barruko arotz-lanak:
• Etxebizitzaren sarrerako atea segurtasunezkoa, taula trinkotuzko orria eta hiru puntuko sarraila duena. Barneko arotzeria Block motakoa, bernizatutako zur-xafla leunez egina.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
• Etxebizitzako zorua zoladura flotatzaile laminatu eta geruzatuz egina.Gela hezeetako zoruak portzelanazko gres akaberadunak.
• Horma guztiak lisoak, pintura plastikoz pintatuak, bainugelakoa eta sukaldekoa izan ezik; horiek baldosa zeramikoz alikatatuak egongo dira.
• Etxe barruko tabikeak egitura metalikoan jarritako igeltsu laminatuz eginak.

Sukaldea:
• Sukaldea, goiko eta beheko altzariz hornitua eta A motako etxetresna elektrikoak dituena (Garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramikazko plaka eta labea).

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
• Gas naturalezko galdara zentralizatua, bakoitzaren kontsumoen kontrola duena.
• Etxeko ur beroa aurretik berotzeko eguzki-plaka sistema, eraikinaren teilatuan jarria.
• Altzairu-xaflazko erradiadoreak.

Tresna sanitarioak:
• Bainugelako tresna sanitarioak portzelana beiraztatuz eginak. Bainu-ontziak eta dutxa-platerak altzairu txapa esmaltatuzkoak.
• Komun-ontziak kontsumoa gutxitzeko mekanismoa du.Aginte bakarreko txorrotak, kontsumoa gutxitzeko difusorea dutenak.

Elektrizitatea eta telefonia:
• Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera.
• 2 logelako etxebizitzek TB eta telefonia hartuneak dituzte egongelan eta logela nagusian.3 logelako etxebizitzek TB eta telefonia hartuneak dituzte egongelan, sukaldean eta logela nagusian.

Igogailua:
• Igogailua garajeraino.
• 8 pertsona sartzeko lekua. Mugitzeko urritasuna dutenentzat egokitua. Mugitzeko urritasuna dutenentzat egokituta daude kabina guztiak eta botoiak.

Informazio gehiago:
• Bideo-atezain automatikoa

Bizkaiko Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa

Trenbideko Etorbidea, 38, beheko solairua. 48012. Bilbao.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta