Bilatu
 
  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK
Itsasadar aurrean, Barakaldoko garapen berriko eremuan, sarbide egoki eta garraio publikoareki.

Deskribapena

92 babes ofizialeko etxebizitza.

- 2 logeladun 28 etxebizitza.
- 3 logeladun 64 etxebizitza.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • Azalera-eskubidean.

Prezioak

- 2 logela: 130.700 €-tik 133.600 € arte.
- 3 logela: 154.500 €-tik 205.700 € arte.
- Garaje eta trasteleku barne.(%10 BEZ barne)

Esleipena - Merkaturatzea

Ez dago etxebizitzarik.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

2015eko azaroan.

Esp. Zbk

EB2-2095/11-LC-000.

Ziurtapen energetikoa

Eraikinaren energia-kalifikazioa etiketa: B

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
D.G. Arquitectura Habitable S.C.P.

Obra-zuzendaritza:
D.G. Arquitectura Habitable S.C.P.

Enpresa etxegilea:
Exbasa Obras y Servicio S.L.

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
• Gris koloreko aurrelakatutako aluminiozko minionda-xafla duen kanpoaldeko fatxada. Atikoetan, gris grafito koloreko aluminio lakatuzko konposite panela duen kanpoaldeko fatxada.
• Patioko fatxada: Zuri koloreko bistako adreilua.
• Harri-zuntzezko isolamendua.

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
• Kanpoko arotzeria aluminio lakatuz egina gris kolorean, zubi termikoaren haustura duena.  Beira bikoitzeko kristalak.
• Poliuretano injektatuko aluminio-xaflazko pertsianak, gris kolorean etxeko gela guztietan (patiorako irteera atean izan ezik).

Barruko arotz-lanak:
• Sarrerako segurtasun atea.
• Etxebizitza barruko arotzeria zur leunekoa, haritz koloreko akaberaduna.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
• Etxebizitzak haritz koloreko xafladun parket flotazailea dauka.
• Sukaldeko eta bainugelako zoruan gres baldosak.
• Etxeko hormak pintura plastiko leunaz pintatuak. Sukaldeko eta bainugelako hormak gres baldosaz alikatatuak.  Etxebizitza barruan igeltsu laminatuzko plakaz egindako trenkadak, egitura metalikoaren gainean .

Sukaldea:
• Sukaldea, goiko eta beheko altzariz eta etxetresna elektrikoz hornitua (arropa-garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramikazko plaka eta labea). A Motako etxetresnak.

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
• Berogailua eta etxeko ur beroa, zentralizatutako gas naturalezko kondentsazio-galdara bidez etxebizitza bakoitzerako kontagailuarekin.
• Altzairu-txapazko erradiadoreak.
• Eguzki-plaka sistema etxeko ur beroa aurretik berotzeko sistema.

Tresna sanitarioak:
• Portzelana beiratuzko komuneko altzariak eta dutxa-ontzia. Altzairu-txapa esmaltatuzko bainuontziak.
• Aginte bakarreko txorrotak, kontsumoa gutxitzeko difusorea dutenak.

Elektrizitatea eta telefonia:
• Behe-Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoaren araberakoa. Elektrifikazio-maila ertaina.
• Etxebizitzek TB eta telefono hartunea dute egongelan, logeletan eta sukaldean.

Igogailua:
• Igogailua garajeraino. Egokia da mugikortasun urriko pertsonentzat. 8 pertsona sartzeko lekua.

Informazio gehiago:
• Bideo-atezain automatikoa.

Bizkaiko Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa

Trenbideko Etorbidea, 38, beheko solairua. 48012. Bilbao.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta