Bilatu
 
  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK

Deskribapena

16 babes ofizialeko etxebizitza.

- 2 logelako 5 etxebizitza, horietako 1 mugikortasun urria dutenentzat egokituta.
- 3 logelako 11 etxebizitza.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • Azalera-eskubidean.

Prezioak

- 2 logela: 136.100 €-tik 168.700 € arte
- 3 logela: 155.100 €-tik 175.300 € arte
Garaje eta trasteleku barne. (%10 BEZ barne).

Esleipena - Merkaturatzea

Eskriturak eginda eta entregatuta dauden etxebizitzak.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

2022ko irailean

Esp. Zbk

EB3-0499/16-LC-000.

Ziurtapen energetikoa

- Energia primarioko kontsumoa. Lortutako kalifikazioa: B

- CO₂ igorpenak. Lortutako kalifikazioa: B

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
Arcaya Arquitectos S.L.P.U.

Obra-zuzendaritza:
Arcaya Arquitectos S.L.P.U.

Enpresa etxegilea:
Altuna y Uria, S.A.

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
• Fatxada honela osatuta dago: prefabrikatutako hormigoizko panelez egindako kanpoko xaflarekin eta proiektatutako poliuretano-apardun isolamenduarekin Adreilu bakunezko fabrika eta trasdosatu autosostengagarria, barnean arroka-zuntzezko manta daukan igeltsu laminatuzko xaflarekin.
• Zenbait eremutan, kanpoko xaflaren ordez, txapazko fatxada jarri da, barruan zuntz mineralezko isolamenduarekin

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
• PVCzko kanpoko zurgintza.
• Beira bikoitzeko kristala.
• Aluminiozko xafladun pertsianak.

Barruko arotz-lanak:
• Zurezko akabera duen sarrerako segurtasun-atea.
• Dentsitate ertaineko taula aglomeratuzko pasabide-atea, zeinak zur naturaleko akabera duen.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
• Logelak eta egongelak ijeztuzko zoladura flotatzailearekin.
• Sukaldea, bainugelak eta kanpoko guneak zeramika-gresezko zoladurarekin.
• Etxebizitzako logeletako eta egongeletako hormak pintura plastikoarekin.
• Sukalde eta komunetako hormak zeramikazko baldosekin.
• Sukalde eta bainugeletako sabaiak igeltsu ijeztuarekin.
• Logela eta egongeletako sabaiak igeltsu ijeztuarekin.
• Etxebizitzaren barneko banaketa metalezko egituraren gaineko igeltsu ijeztuzko xaflen trenkadak osatuta, barruan zuntz mineralezko isolamenduarekin.

Sukaldea:
• Altzari altuez eta baxuez eta etxetresna elektrikoez: garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramikazko plaka eta labea.

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
• Berokuntza eta etxeko ur beroa etxebizitza bakoitzerako banakako galdarekin.
• Aluminiozko txapazko berogailuak.
• Aerotermia-sistema etxeko uraren aurre-berokuntzarako.

Tresna sanitarioak:
• Bainugeletako higiene-ontziak esmaltatutako portzelanan beiraztatuta.
• Esmaltedun altzairuko xaflazko bainuontziak eta esmaltatutako portzelanazko dutxaontzia.
• Mando bakarreko txorrotak.

Elektrizitatea eta telefonia:
• Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren araberakoa. Erdi-mailako elektrifikazioa.
• Bideo-atezaina, telekomunikazioaren araudia betetzen duen telebista eta telefoniako instalazioa. Kable bidezko telebista, lurrekoa eta parabolikoa instalatzeko prestatutako etxebizitzak.

Igogailua:
• Sei pertsonentzako igogailua. Kabina ispilu eta eskubandarekin.

Informazio gehiago:
• Bastidorez eta altzairuzko barrotez osatutako baranda metalikoa duen eskailera.

Gipuzkoako Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa

Errotaburu Pasealekua, 1- 7. 20018. Donostia.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta