Bilatu
 
  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK

Deskribapena

40 babes ofizialeko etxebizitzak salmentan.

- 2 logelako 24 etxebizitza, 2 mugikortasun murritzua duten pertsonentzat egokituak.
- 3 logelako 16 etxebizitza.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • azalera-eskubidean.

Prezioak

96.597 € eta 126.893 € bitartean gehi BEZ, garajea eta ganbara barne

Esleipena - Merkaturatzea

Eskriturak eginda eta entregatuta dauden etxebizitzak.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

2010eko abenduan.

Esp. Zbk

EB2-0699/07-LC-000.

Ziurtapen energetikoa


Energi Eraginkortasuna behin-behineko Ziurtagiria.

Lortutako kalifikazioa: A

Proiektuak duten batez besteko energia primarioaren kontsumo-koefizientea %51,3ekoa dela jotzen da, Arandia hertsiki beteko lukeen ezaugarri bereko proiektu baten kontsumoarekin alderatuta.

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
Jose Carlos Anasagasti - JCAO Arquitecto.

Obra-zuzendaritza:
Jose Carlos Anasagasti.

Enpresa etxegilea:
FCC.

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
• Fatxadetako bat bistako adreiluz eta morteroz egina. Bestea, berriz, aluminiozko xafla bikoitzez.
• Fatxadaren isolamendua harri-zuntzezko panelen bidez.

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
• Grafitoaren gris koloreko aluminiozko kanpoko arotzeria, zubi termikoaren hausturarekin eta kristal bikoitzarekin.
• Grafitoaren koloreko aluminiozko pertsianak. Segurtasun-sistema askagaitza duten pertsianak behe-solairuan.  Esekitokien babesgarria altzairu galbanizatuzko saretoarekin.

Barruko arotz-lanak:
• Sapeli koloreko zur lisoarekin gainxaflatutako block motako barruko arotzeria.
• Etxebizitzan sartzeko segurtasun-atea.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
• Portzelanazko gres-baldosazko zorua sukaldean eta bainugeletan, eta elondo-parketezko zorua etxebizitzaren gainerakoan. Zeramika-baldosekin estalitako hormak sukaldean eta bainugeletan, eta pintura plastiko lisozko hormak etxebizitzaren gainerakoan. Igeltsuzko xaflez estalitako metalezko egitura duten barne-tabikeak.

Sukaldea:
• Altzari altu eta baxuekin eta etxetresna elektrikoekin hornitutako sukaldea.

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
• Gas naturaleko berokuntza zentralizatua, kontsumo indibidualizatuen irakurgailuarekin.
• Ur bero sanitariorako eguzki-plaken sistema, eraikinaren estalkian kokatua. • Altzairu-xaflazko erradiadoreak.

Tresna sanitarioak:
• Portzelana beiraztatuzko aparatu sanitario zuriak.
• Emaria murrizteko gailua duten ihinztagailuz hornitutako palanka-txorrotak.

Elektrizitatea eta telefonia:
• Elektrifikazio-maila ertaina ipiniko da.
• Etxebizitzek telebistako eta telefoniako harguneak dituzte egongelan, sukaldean eta 2 logelatan.

Igogailua:
• 8 lagunentzako edukiera duen igogailua garajeraino.

Bizkaiko Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa

Trenbideko Etorbidea, 38, beheko solairua. 48012. Bilbao.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta