Bilatu
 
  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK

Deskribapena

174 babes ofizialeko etxebizitzak salmentan.

- 1 logelako 10 etxebizitza 2 logelako.
- 56 etxebizitza, horietako 9 mugikortasun urria dutenentzat egokituta.
- 3 logelako 108 etxebizitza.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • jabetza-osoan.

Prezioak

91.767 eta 134.616 bitartean gehi BEZ, garajea eta ganbara barne.

Esleipena - Merkaturatzea

Eskriturak eginda eta entregatuta dauden etxebizitzak.

Ez dago etxebizitzarik libre.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

2011ko azaroan.

Esp. Zbk

EB1-0517/07-LC-000.

Ziurtapen energetikoa

Energi Eraginkortasuna behin-behineko Ziurtagiria.

Lortutako kalifikazioa: A.

Proiektuak duten batez besteko energia primarioaren kontsumo-koefizientea % 44,5ekoa dela jotzen da, Arandia hertsiki beteko lukeen ezaugarri bereko proiektu baten kontsumoarekin alderatuta.

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
Euskatym-Carmelo Fernandez Militino.

Obra-zuzendaritza:
Euskatym-Carmelo Fernandez Militino.

Enpresa etxegilea:
Construcciones Sukia Eraikuntzak.

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
Fatxada aireztatua, altzairuzko txapa lakatu ondulatuzkoa eta gris ilun koloreko panel aurrefabrikatuarekin.
Poliuretano proiektatuzko isolamendua.

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
Aluminio anodizatuzko kanpoko arotzeria (aluminio kolorekoa), zubi termikoaren hausturarekin.
Beira bikoitzeko kristalak.
Estore motako pertsianak logeletan.
Esekilekuen babesa: onda txiki zulatuzko txapa.

Barruko arotz-lanak:
Sarrerako segurtasun atea.
Etxebizitzako barruko arotzeria block motakoa, akabera zuriarekin.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
Etxebizitzako lurzoru flotatzailea, haritz-egurraren antzeko akaberarekin. Sukaldeko zorua gres baldosa grisarekin eta komunetako zorua gres baldosa grisarekin.
Etxebizitzako hormak gotel fina duen pintura plastikoarekin, kolore zurian. Sukaldeko hormak gres baldosa zuriarekin eta komunetako hormak gres baldosa zuriarekin.
Etxebizitza barruan igeltsuzko laminatuzko trenkada-multzoak, egitura metalikoaren gainean.

Sukaldea:
Altzari altu eta baxuekin osatutako sukaldea. Etxeko elektrotresnak (garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramika eta labea), A klasea, kolore zuria

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
Gas naturalezko galdara zentralizatua, galdara zentralizatuarekin eta kontsumo-kontrol banakakoarekin.
Altzairuzko txapazko berogailuak.

Tresna sanitarioak:
Portzelana beiratuzko komuneko ontziak, altzairuz esmaltatuzko txapazko bainuontzi eta dutxak.
Aginte bakarreko txorrotak.

Elektrizitatea eta telefonia:
Behe-Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera.
Bi logelako etxebizitzek egongelan, logela nagusian eta sukaldean dituzte TB eta telekomunikazioetako harguneak. Hiru logelako etxebizitzek egongelan, sukaldean, logela nagusian eta beste logela batean dituzte TB eta telekomunikazioetako harguneak.

Igogailua:
Igogailua garajeraino. Minusbaliatuentzako prestatuta. 8 pertsona joateko lekua.

Informazio gehiago:
Baterako sorkuntza ekipoa.

Arabako Herritarrei Arreta Emateko bulegoa

Gamarrako Atea, 1A - Beheko solairua (El Boulevard Eraikina - sarrera Zaramagatik). 01013. Vitoria-Gasteiz.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta