Bilatu
 
  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK

Deskribapena

72 babes ofizialeko etxebizitzak salmentan.

- 2 logeladun 20 etxebizitza.
- 3 logeladun 51 etxebizitza (mugikortasun urriko pertsonentzako 3 etxebizitza.
- 4 logeladun etxebizitza 1.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • azalera-eskubidean.

Prezioak

- 2 logela: 131.900 €-tik 154.500 € arte
- 3 logela: 155.400 €-tik 208.400 € arte
- 4 logela: 204.400 €
Garaje eta trasteleku barne. (%10 BEZa barne).

Esleipena - Merkaturatzea

Ez dago etxebizitzarik.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

2021eko irailean.

Esp. Zbk

EB2-1118/17-LC-000.

Ziurtapen energetikoa

- Energia primarioko kontsumoa. Lortutako kalifikazioa: B

- CO₂ igorpenak. Lortutako kalifikazioa: B

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
DG Arquitectura.

Obra-zuzendaritza:
DG Arquitectura.

Enpresa etxegilea:
EBA.

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
• Gris koloreko aurrelakatutako aluminiozko minionda-xafla duen kanpoaldeko fatxada.Atikoetan, gris grafito koloreko aluminio lakatuzko konposite panela duen kanpoaldeko fatxada.
• Patioko fatxada: Zuri koloreko bistako adreilua.
• Harri-zuntzezko isolamendua.

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
• Kanpoko arotzeria aluminio lakatuz egina gris kolorean, zubi termikoaren haustura duena.
• Beira bikoitzeko kristalak.
• Poliuretano injektatuko aluminio-xaflazko pertsianak, gris kolorean etxeko gela guztietan (patiorako irteera atean izan ezik).

Barruko arotz-lanak:
• Sarrerako segurtasun atea.
• Etxebizitza barruko arotzeria zur leunekoa, haritz koloreko akaberaduna.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
• Etxebizitzak haritz koloreko xafladun parket flotazailea dauka.Sukaldeko eta bainugelako zoruan gres baldosak.
• Etxeko hormak pintura plastiko leunaz pintatuak. Sukaldeko eta bainugelako hormak gres baldosaz alikatatuak.
• Etxebizitza barruan igeltsu laminatuzko plakaz egindako trenkadak,egitura metalikoaren gainean .

Sukaldea:
• Sukaldea, goiko eta beheko altzariz eta etxetresna elektrikoz hornitua (arropa-garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramikazko plaka eta labea). A Motako etxetresnak.

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
• Berogailua eta etxeko ur beroa, zentralizatutako gas naturalezko kondentsazio galdara bidez etxebizitza bakoitzerako kontagailuarekin.
• Altzairu-txapazko erradiadoreak.
• Eguzki-plaka sistema etxeko ur beroa aurretik berotzeko sistema.

Tresna sanitarioak:
• Portzelana beiratuzko komuneko altzariak eta dutxa-ontzia. Altzairu- txapa esmaltatuzko bainuontziak.
• Aginte bakarreko txorrotak, kontsumoa gutxitzeko difusorea dutenak.

Elektrizitatea eta telefonia:
• Behe-Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoaren araberakoa.
• Elektrifikazio-maila ertaina.Etxebizitzek TB eta telefono hartunea dute egongelan, logeletan eta sukaldean.

Igogailua:
• Igogailua garajeraino. Egokia da mugikortasun urriko pertsonentzat. 8 pertsona sartzeko lekua.

Informazio gehiago:
• Bideo-atezain automatikoa.

Bizkaiko Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa

Trenbideko Etorbidea, 38, beheko solairua. 48012. Bilbao.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta