Bilatu
 
  • ETXEBIZITZEN PLANOAK

Salmentan ....(e)tik

127.888€*

* BEZ barne (10%)

Deskribapena

32 babes ofizialeko etxebizitzak salmentan.

- 2 logelako 10 etxebizitza.
- 3 logeladun 22 etxebizitza ,2 mugikortasun urria dutenentzat egokituta.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • azalera-eskubidean.

Prezioak

Lurrazala Prezioa
Logela kopurua Gutxieneko Gehieneko Gutxieneko Gehieneko Egokitua
2 58,76 m2 61,49 m2 127.888 € 133.930 € Ez
3 73,97 m2 80,85 m2 151.806 € 162.140 € Ez
3 104,33 m2 104,33 m2 197.267 € 197.294 € Bai

** Mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta
** * BEZ barne (10%)

(1) Argitaratutako datuak informazioa emateko baino ez dira eta VISESArekiko kontratu eta betebehar izaerarik ez du.

Esleipena - Merkaturatzea

Zuzeneko esleipen fasean - Visesa

Etxebizitza babestua eskuratzeko baldintzak betez gero, sustapen honetan eskuragarri dagoen etxebizitza bat lor daiteke, Visesak zuzenean esleituta, zozketarik gabe.

Etxebizitza babestu bat eskuratzeko baldintzak bete behar dituzten interesdunek Visesaren Bizkaiko Herritarrentzako Arreta Bulegoarekin jarri behar dute harremanetan BOE bat esleitzeko eskaera eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

Etxebizitza eskatzeko inprimakia.

Baldintzak eta dokumentazioa BOE.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

Berehala emateko

Esp. Zbk

EB2-1147/19-LC-000.

Ziurtapen energetikoa

Eraikinaren energía-kalifikazioa etiketa.

- Energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoa. Lortutako kalifikazioa: A

- CO₂ isuriak. Lortutako kalifikazioa: A

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
Cooperactiva Arquitectura, SCP.

Obra-zuzendaritza:
Cooperactiva Arquitectura, SCP.

Enpresa etxegilea:
EBA.

<< Itzuli
  • PLANOS TIPO
  • Kalitateen Txostena

    Fatxadak eta isolamenduak:
    • Kanpoko fatxadan, hormigoizko panel arkitektonikoa.
    • Hormigoizko panelaren barruko aldean proiektatutako poliuretanozko isolamendua eta barruko estradosatua, artile mineralarekin.

    Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
    • PVCzko kanpoko arotzeria.
    • Beira bikoitzeko leihoak, emisio gutxiko argonarekin.
    • Barruko eguzki-kontrola: pertsianak.

    Barruko arotz-lanak:
    • Segurtasunezko sarrera-atea.
    • Zur-koloreko akaberadun block motako arotzeria etxebizitzaren barruan.

    Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
    • Etxebizitzan zoladura ijeztu flotatzailea, zur-koloreko akaberarekin.
    • Sukaldeko eta bainugeletako zoruan, baldosa zeramikoa.
    • Etxebizitzako hormetan, pintura plastiko laua.
    • Sukaldeko eta bainugeletako hormetan, alikatatu zeramikoa.
    • Etxebizitzaren barruko trenkadan, igeltsu ijeztuzko plakak egitura metalikoaren gainean.

    Sukaldea:
    • Sukaldean, goiko eta beheko altzariak eta etxetresna elektrikoak: garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramikazko plaka eta labea.

    Berogailua eta ur bero sanitarioa:
    • Banakako kontsumoak dituen sistema zentralizatua. Berotasuna eta etxeko ur beroa sortzeko, bero-ponpa aerotermiko bat erabiliko da, panel fotovoltaikoen laguntzarekin. Ponpa horrek ur beroa sortuko du, berokuntza-sistemarako eta etxeko ur beroaren sistemarako, eta metagailu batean biltegiratuko da
    • Altzairuzko xaflazko erradiadoreak
    • Aireztatzeko banakako sistema, fluxu bikoitzarekin

    Tresna sanitarioak:
    • Bainugeletan, portzelana beiraztatuzko komun-ontziak. Altzairuzko xafla esmaltatuzko bainuontziak eta portzelana esmaltatuzko dutxa-platerak.
    • Aginte bakarreko txorrotak, kontsumoa murrizteko aireztagailuekin.

    Elektrizitatea eta telefonia:
    • Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren araberakoa. OINARRIZKO elektrifikazio-maila.
    • Etxebizitzek telebista-harguneak izango dituzte egongelan eta logeletan. Eta telefono-harguneak egongelan eta logeletako batean.

    Igogailua:
    • Igogailua garajeraino. 8 lagunentzako lekua.

    Informazio gehiago:
    • Bideo-atezain automatikoa.
    • Proiektuaren kalifikazio energetikoa: A.

    Bizkaiko Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa

    Trenbideko Etorbidea, 38, beheko solairua. 48012. Bilbao.

    Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta