Bilatu
 
  • KOKALEKU
  • LAN BUKATUEN IRUDIAK

Deskribapena

74 babes ofizialeko etxebizitza.

- 2 logelako 21 etxebizitza, horietako 3 mugikortasun urria dutenentzat egokituta.
- 3 logelako 53 etxebizitza.

  • Garaje eta trastelekuarekin
  • Sukaldea osorik ekipatuta
  • Azalera-eskubidean.

Prezioak

2 logelako etxebizitza: 133.760 € eta 141.675 € bitartean gehi BEZ.
3 logelako etxebizitza: 155.020 € eta 163.410 € bitartean gehi BEZ (garajea eta ganbara barne).

Esleipena - Merkaturatzea

Eskriturak eginda eta entregatuta dauden etxebizitzak.

Obraren egoera

Bukatuta

Entrega-eguna

2016ko martxoan.

Esp. Zbk

EB3-1098/10-LC-000.

Ziurtapen energetikoa

Eraikinaren energia-kalifikazioa etiketa: B

Proiektuaren datuak

Proiektuaren idazketa:
Ábalos Arquitectos.

Obra-zuzendaritza:
Ábalos Arquitectos.

Enpresa etxegilea:
Jaureguizar Promoción y Gestión Inmobiliaria S.L.

<< Itzuli

Kalitateen Txostena

Fatxadak eta isolamenduak:
• Fatxada aireztatua, orri nagusia adreiluzkoa, eta akabera xafla uhinduz eta/edo grekadunez egina. Barruko akabera: Estaldura igeltsu-plaka pintatuz egina. Fatxadan harri-ilezko isolamendua.

Kanpoko arotz-lanak eta beirak:
• Kanpoko arotzeria bere koloreko aluminio anodizatuzkoa, zubi termikoaren haustura duena. Beiradura bikoitza, aire-kamera duena. 
• Etxebizitzak iluntzeko, block tankerako pertsianak, alumunio lakatuz eginak.

Barruko arotz-lanak:
• Sarrerako segurtasun atea. Etxebizitza barruko arotzeria zurezkoa, haritz koloreko akaberaduna. Beira sukaldean eta egongelan.

Zoladurak, Estaldurak eta banaketa:
• Etxebizitzako zoruan zoladura ijeztatua.  Sukaldeko eta bainugelako zoruan gres baldosak. Etxeko hormak pintura plastiko lisoz pintatuak. Sukaldeko paretak azulejoekin altzariak dauden tokian, gainontzekoa margo plastikoarekin eta komunak zeramikazko azulejoekin alikatatuta.  Etxebizitza barruan igeltsu laminatuzko plakaz egindako trenkadak, egitura metalikoaren gainean.

Sukaldea:
• Sukaldea, goiko eta beheko altzariz hornitua eta etxetresna elektrikoak dituena (Garbigailua, ke-kanpaia, hozkailua, bitrozeramikazko plaka eta labea).

Berogailua eta ur bero sanitarioa:
• Berogailua eta etxeko ur beroa, 5. eraikinean zentralizatutako gas naturalezko galdara baten bidez. Eguzki-plaka sistema etxeko ur berorako.  Altzairu-txapazko erradiadoreak.

Tresna sanitarioak:
• Komunetako tresna sanitarioak portzelana beiraztatuan (konketak, komunontziak eta dutxak); bainuontziak altzairu esmaltatuzko txapan. Komunontzia kontsumoa murrizteko mekanismoarekin. Aginte bakarreko txorrotak, kontsumoa gutxitzeko difusorea dutenak.

Elektrizitatea eta telefonia:
• Elektrifikazio-maila ertaina aplikatu da.  Etxebizitzek TB eta telefonia hartuneak dituzte egongelan eta 2 logelatan.

Igogailua:
• Igogailua garajeraino. Minusbaliatuentzako prestatuta.

Informazio gehiago:
• Bideo-atezain automatikoa.

Gipuzkoako Herritarrei Arreta Emateko Bulegoa

Errotaburu Pasealekua, 1- 7. 20018. Donostia.

Visesaren saldu osteko zerbitzu arreta